|

J.C.

Bio

MUGAKO pentsaezina izango litzateke Jose Cabrera aka JC gabe. Bere jakintza, kontaktuak, teknoarekiko maitasuna eta lan gaitasuna oinarri izanda jaio zen ekimen hau, eta lortutakoagatik asko zor diogu. JC proiektu honen arima eta ikuspegi musikala da, artista partehartzaileen aukeraketan eta koordinazioan izan da eta aurten partehartzaile gisa ere izango dugu. Bai, aurtengo kartelean gure JC maitea izango dugu, ohore osoz, nola ez.

Madrilen jaioa eta hazia, urte luze eman ditu Josek Gasteizen, aurten sorterrira bueltatzeko. Hemen lagun eta jarraitzaile asko utzi ditu, besoak zabalik jasoko dutenak. Oraindik ezagutzen ez duzuenontzat, Jose rap, rock, jazz, punk eta elektronika background musikal oso anitz batetik dator, elektro/tekno gordin, zuzen, hipnotiko eta oso fin batean destilatzen jakin duelarik, MUGAKO barnean erreferentziak diren M-Plant, UR, Basic Channel, Downwards eta beste batzuen antzera. Ekoizpen lanetan aritu da ere, AHD (Damien Schwarzekin kozuzendua), Greener Records, Deeply Rooted, Soul People Music edo Cabrera (berea propioa) bezalako zigiluentzat. Tresor-en DJ residentea izan da ere. Baina, aurretik esan dugun guztiaren gainetik, bere ikuskizunera gonbidatzen zaituztegu, zuen kabuz ezagutu dezazuen. Ez zarete damutuko!

Video