MUGAKO, Urriak 11, 12 eta 14an, Vitoria-Gasteizen ospatuko den musika elektroniko garaikideko festibal bat da.

MUGAKO ikuspegi didaktikoa, jarrera aurrerakoia, esperimentazioa eta jokoa uztartu nahi ditu bere eskeintzan, ikusleak, musika elektronikoaz gozatzera eta haren sormenean partehartzera gonbidatuz.

MUGAKO

MUGAKO musika elektroniko aurrekoiaren alorrean, garapen bidean diren artista gazteak eta dagoeneko ibilbide luze eta oparoak bermatu dituzten artista beteranoak nahastuko ditu bere eskeintzan.

Era ezberdinetako jarduerak, musika eta arte bisuala, espazio berezietan eta hiriaren erdigunean.

Artium, arte garaikideko museoa, bertan musika emanaldiak, showcaseak eta ekintza didaktiko ezberdinak izango dira. Gauez eta dantzarako musikara zuzendutako emanaldiak Kubik aretoan izango dira.